Korporatibismo judua

ZER DA JUDUTARTASUNA? Judutartasuna horren da gai konplexua ezen errabino edo testu sakratuen exegeta gorenenek ere nekez barneratu dezaketen horren mugagabetasuna euren baitan. Beraz, hartu dadila gizatasunez profano honek eginiko lehen hurbilketa judutartasunaren mundura. Askok diote erlijio bat dela soilik, beste batzuek erlijioa oinarri duen nazioa; beste hainbatek, aldiz, arraza edo etnia gisa definitzen dute… Read More Korporatibismo judua

Hezbola: korporatibismoa erresistentzian

1. ZER DA HEZBOLA? Guda zibil luze batek odolusturiko 1985eko Libano hartan egin zen ezagun“Gutun Irekia”, hau da, mundu islamiarreko erakunde nagusietariko baten manifestua. 30 urte ondoren, Jainkoaren Alderdia jada ez da okupazio sionistaren aurka borrokan dabilen gerlari-talde hura. Horren kontra, botere handiko mugimendu sozio-politiko batean bihurtu da Hezbola, non bere eragina Ekialde Hurbil osoan… Read More Hezbola: korporatibismoa erresistentzian

Euskal Herriari zuzenduriko proposamen pertsonala estrategia eta ekintza-plan baterako

ENDAKOON HITZAURREA   Gaizki ulertzeak ekidite-aldera, argi utzi nahi dugu gure ikuspegi orokorra Felix Rodrigo Moraren saiakera honen inguruan, aipatzen diren hainbat ideia arrotzak edo mingarriak izan daitezke-eta, hain zuzen ere ezbaian jartzen dituelako egungo abertzaletasunean nagusi diren zenbait sinbolo eta ideia arketipiko. Hala, argi utzi nahi dugu ez dugula gorputzez eta arimaz bat egiten… Read More Euskal Herriari zuzenduriko proposamen pertsonala estrategia eta ekintza-plan baterako

Tradizioaren Metafisika

I. IZAN ZIRELAKO GARA   Tradizioa gauza metahistoriko bat da bere esentzian, eta, era berean, gauza dinamiko bat: maila goren bateko zilegitasunean oinarrituriko printzipioen baitako indar antolatzaile bat da,  eta indar horrek eragiten du instituzio, lege eta ordenamenduen bitartez, belaunaldiz belaunaldi, espiritu eta inspirazio berdinaren jarraipenean. Julius Évola. Bere izaera primitiboaren sakontasunetik datozen potentziek oinazetua… Read More Tradizioaren Metafisika

Zer da Karlismoa?

HITZAURREA   Garaitua, zokoratua eta jazarria izan ostean, karlismoa propaganda eta faltsukeria historiko baten objektu bihurtu zen. Kontrakoa pentsarazi badigute ere, karlistak ez ziren izan basati- eta baldar-koadrila bat, erabilia izan zen bihotz oneko trauskil-talde bat, modernitateari beldur zion ezjakin-multzo bat, edo garai berrietara egokitu ezin zen atzerakoi-andana bat. Kontraesanak, konplexuak edo ezinikusiak direla-eta, gaurko… Read More Zer da Karlismoa?

Manifestu Korporatibista

Sarrera Kristaua, foruzalea eta euskalduna zen euskal gizartea XIX. mendean, hau da, etnikoki eta espiritualki kohesionaturik zegoen Estatu propiorik eduki ez arren, eta batasun horren adierazpen ukaezina izan ziren karlistadak. Hala, bandera berdin baten azpian batu ziren aspaldiko partez bizkaitarrak, gipuzkoarrak, arabarrak eta nafarrak; eta gai izan ziren Estatu oso bati aurre egiteko Madrileraino iritsiz.… Read More Manifestu Korporatibista